Maiatzaren 25etik 28ra, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastuko dira Zarauzko kale eta aretoetan, literaturarekin gozatzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, Ispilua izango da aurtengo gaia, eta Literaturia gure isla da, berriz, leloa. Hain zuzen ere, uste dute, liburuek bezala, Literaturiako ekitaldiek ere aukera ematen dutela norberak beren buruarekin topo egiteko eta, agian, baita ezagutzen ez zituen alderdiak deskubritzekoa ere. Ideia hori iradokitzen du kartelak ere.

Hurbil zaitezte ekitaldietara, aukera paregabea dira eta!

Esparrua: