OLPak INGURUMENAREKIKO DUEN KONPROMISOA

OLP-ak gure Eginkizunean...
“Kutsadura ahal den neurrian ekidituz ingurumenarekiko jarrera hobetzeko konpromisoa” hartzen dugu eta gure Balioen artean “Errespetua pertsona, ingurumena, instalakuntza eta bitarteko orori, tentsio eta gatazkak elkarrizketa bidez eta indarkeriarik gabe konpontzeko jarrera azaltzea” dugu.

INGURUMEN ALDERDI ADIERAZGARRIAK:

  • Ingurumen kudeaketak gure kudeaketa bateratuan duen garrantzia kontutan hartuta, eta ikasleek kudeaketa honekiko duten sentsibilizazioa areagotzeko asmoz, hauek duten asetasuna helburu estrategikoa bihurtu dugu: Ikasleek ingurumenaren arloan burututako ekintzekiko (Lizeoan materia eta energiaren kontsumoak murrizteko hartzen diren neurriak, egiten den hondakinen bereizketa eta trataera eta egiten diren ingurumen-sentsibilizazio ekintzak) duten asetasun maila 7 izatea.
  • Lehengaien kontsumoaren murrizketa (ura, fotokopiak, elektrizitatea...).
  • Oteitzako pertsonen mugikortasunaren (ikastolara iristeko) azterketa bideratu.

IKASTURTEKO HELBURUAK LORTZEKO EKINTZAK:

  • Hondakinen bereizketaren prozedura azaldu eta web-orrian argitaratu.
  • Gelako ingurumenaren ardura Agenda 21eko kideen eskutatik bideratu.
  • Solairu bakoitzeko pasilloetan, zabor desberdinak bildu eta bereizteko txokoak aurkeztu.
  • Ikasleen mugikortasuna aztertzeko galdeketa bat egin.
  • Lizeoko auzokideekin (Donibane plaza, Gaztelekua...) ditugun harremanak zaindu, beren inguruak errespetatuz.
  • Ikasturte honetan Eskola Agenda 21ean garatu beharreko gaia azaldu eta taldean parte hartzeko gonbidapena luzatu.

EA 21eko gaia: KOSTALDE + KUTSADURA

  • Kalapitaren egituran ingurumen-txokoa indartu.

AGENDA 21eko KIDEEN BETEBEHARRAK:

  • Ikasturte hasieran, zaborren birziklatzeari eta gelako kontrola nola eta noiz egingo diren buruzko formazio saio bat jasoko du Agenda 21eko arduradunaren eskutik.
  • Gelako ingurugiro kontrolak burutuko dituzte (berziklapena, jarrerak, ...).
  • Arazoen aurrean, aztertu eta denen artean hobetzen joateko irtenbideak aurkituko dituzte.
  • Ikasturteko gaiaren inguruan sortutako ekintzak bultzatuko dituzte.

INGURUMEN JARDUNBIDEAK:

Ingurumen jardunbide egoki eta energia kontsumoa murrizteko jarraitu beharreko ekintza txiki batzuk adierazi nahi dizkizuegu.

Kontsumoa murriztu:

  • Alferrikako hondakinak sorrarazten dituen edozer saihestu.
  • Energia: makinak ez alferrik martxan eduki. Berogailuak piztuta daudenan leiho eta ateak ez alferrik irekita mantendu.
  • Ura: ez galdu alferrik eta ez erabili komunak paperontzi gisa.
  • Papera: ordenagailuak erabili dokumentuak irakurtzeko eta eskanerra erabili paperezko fotokopiak egin beharrean. Dokumentazioa formatu digitalean artxibatu.

Berrerabili:

  • Objektuak eta materialak ahalik eta gehien erabili, baztertu, suntsitu edo tratatzera bidali aurretik. Geletan erabilitako papera pilatu eta berrerabiltzeko kaxak jarriko dira.

Birziklatu:

  • Materialak behar bezala sailkatuta utzi, produktu bera edo beste bat lortzeko baliabide material gutxiago erabiltzen duen prozesu natural edo industrial baten bidez berrerabiliak izan daitezen. Geletan eta pasiloetan hondakin mota desberdinak jasotzeko ontziak izango dituzue.

Isurketak:

  • Zarataren sorrera murriztu, sortu aurretik komunikatuz, bere eragina ahal den neurrian ekidin ahal izateko.
  • Atmosferako gas eta ur-isuriak murriztu.