Ikasleek Ingurumenaren arloan burututako ekintzekiko duten asetasun maila neurtzen dugu urtero , (energi kontsumoarekiko ,hondakin bereizketarekiko eta sentsibilizazioarekiko)

Arlo horientzat ditugun helburuak urtez urte hobetzen joan gara. Horiek lortzeko hainbat ekintza martxan jarri ondoren adierazleen emaitzak bikainak izan dira.

Bestalde ingurumen arloen kuantifikazioan ikerketa sakona egiten da hiru hilabetean behin eta horien kontrola eta murrizketa lortzeko behar diren hainbat ekintza martxan jartzen ditugu.

Azkenik Ingurumen taldea eta Agenda 21 eko taldeak ditugu martxan eta ingurumen arloan . ikasturtean ekintza ezberdinak burutzen dituzte.

Hau guztia lortzeko ezinbestekoa da ikasle guztien inplikazioa. Eta OTEITZA LIZEOAK indar berezia jarriko du ingurumen gai honetan sentsibilizazioa areagotzeko.