I KAPITULUA :  XEDAPEN OROKORRAK

1. ARTIKULUA. IZENA

Bitoriano Gandiaga izenarekin Euskal Autonomia Erkidegoan bere funtzioak garatuko dituen eta bereziki, fundazioaren xedeak gauzatzera zuzendua dagoen ondare autonomoa duen hezkuntza fundazioa eratzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko 12/94 Legean eta ezargarri diren gainontzeko arauen arabera eraenduko (gobernatu, administratu) da.

2. ARTIKULUA. GAITASUN JURIDIKOA

Fundazioak berezko nortasun juridikoa dauka eta zuzenbidezko eta jarduteko gaitasun osoa du.
Ondorioz, ordenamendu juridikoan indarrean dagoenaren arabera, mota guztietako ondasun higigarri, higiezin eta eskubideak eskuratu, gorde, eduki ahal izango ditu eta edozein bide erabiliaz eskualdatu, saldu eta zamak jarri ; mota guztietako kontratu eta egintzak gauzatu, eskubideei uko egin eta epaitegi, auzitegi eta erakunde publiko zein pribatuen aurrean mota guztietako akzio eta salbuespenak tartekatu.

3. ARTIKULUA. IRAUPENA

Fundazioaren iraupena mugagabea izango da. Hala ere, estatutuetan indarrean dagoenaren arabera Zaingo Batzordeak bukatutzat jo dezake.

4. ARTIKULUA. LURRALDE EREMUA

Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko ditu nagusiki bere jarduerak.

5. ARTIKULUA. ERAENTZA

Indarrean dagoen araubide juridikoa baztertu gabe, Bitoriano Gandiaga Fundazioa honakoen arabera eraenduko da: sortzaileek eratze-egintzan zuzenki edo zeharka adierazitako borondatea, Estatutu hauek, Fundazioaren gobernu organoak sortzaileen borondatearen interpretazio eta garapenaren ondorioz ezarritako xedapenak eta Euskal Autonomi Elkarteko Legea.

6. ARTIKULUA. EGOITZA.

Fundazioak Zarauzko Gipuzkoa kaleko 5. eraikuntzan izango du finkatua bere egoitza. Hala ere, Fundazioaren Zaingo Batzordeak askatasunez egoitzaren lekualdaketa erabaki dezake horrela dagokionean, erroldan egoitza aldaketa inskribatuz.
Zaingo Batzordeak Fundazioaren establezimendu edo delegazioen egoitzak zehazteko ahalmena izango du.

II. KAPITULUA: FUNDAZIOAREN XEDEA

7. ARTIKULUA. FUNDAZIOAREN HELBURUAK

Fundazio honek hezkuntzan jardungo du , berezko jardueren zein beste pertsona fisiko zein juridikoen elkar laguntzaren bidez, helburutzat giza balioen eredua, euskara eta euskal kulturaren sustapena izanik.
Hezkuntza jarduera , Oteiza Lizeo Politeknikoan gauzatuko duena , bereziki derrigorrezko ondorengo eremuan zentratuko da (Arautuan eta Ez-arautuan) eta eskualdeko garapen tekniko, ekonomiko eta sozialaren sustapenean parte hartuko du.
Hezkuntza jarduerez gain ondokoak jorratuko dira:

  • Helburu berdinak izan ditzaketen bestelako erakundeekiko elkar ezagutza bultzatzea.
  • Euskara eta euskal kulturgintzan eta giza balioen esparruan diharduten eragileak sustatzea.
  • Oro har, Fundazioaren helburuak betetzeko interesgarri diren mota guztietako jarduerak.

Jarduera horiek ez dute izaera mugatzailerik eta ez dute derrigorrezko egiten guztietan aritzea. Fundazioak, beti ere espiritu zabalaren eremuan, askatasun osoa izango du une bakoitzeko egoera kontutan hartuz bere ekintzak Fundazioaren Zaingo Batzordearen iritziz egokienak diren jarduera eta xedeetara bere zuzentzeko.

8. ARTIKULUA. ONURADUNAK

Fundazioak interes orokorreko bere helburuen artean, irizpide inpartzial eta objektiboen arabera jardun beharko du bere onuradunak aukeratzerakoan.
Zaingo Batzordeak onuradun nagusiak diren pertsonak hautatzeko Fundazioak garatzen dituen proiektuetan pertsona horiek duten inplikazio maila izango du kontuan.

9. ARTIKULUA. HELBURUEN GARAPENA

Fundazioaren helburua, ondoko bideen bitartez gauzatuko da:

  • Fundazioak berak, Zaingo Batzordeak onartu beharreko jarduera egitaraua jarraituz, horretarako izendatutako egituren bitartez.
  • Legearen araberakoak diren fundazio, elkarte, baltzu (elkarte, sozietate) edo bestelako erakunde juridikoak eratuz eta sortzen lagunduz, beti ere 12/1994 Legeko 25 artikuluak xedatutako mugen barruan.
  • Fundazioaren inguruan bereziki, bere helburuak lortzeko lagungarriak diren beste erakunde edo zuzenbidezko zein pertsona fisikoen jardueraren garapenean laguntza emanez.
  • Bere helburuak lortzeko asmoz, laguntza ekonomikoa, aholkularitza eta lanbide elkar laguntza eskaini edo eman ahal izango du Fundazioak. Horrez gain, edozein motatako dohaintzak  eta diru-laguntzak ematea sustatuko du.

III. KAPITULUA:  FUNDAZIOAREN GOBERNUA

10. ARTIKULUA.ZAINGO BATZORDEAREN OSAKETA

Zaingo Batzordea, Fundazioaren gobernu eta ordezkaritzarako organoa da. Eratze eskrituran Fundatzaileek izendatuko dituzte Batzordeko kideak. Zaingo Batzordea osatzeko gutxienez lau eta gehienez hogeita bi kide izendatuko dituzte.
Kideen izendapena egiterakoan kolektibo hauek hartuko dira kontuan eta kopuru hauetan:

  • Fundatzaileak (Frantziskotarrak, Salbatore Mitxelena Ikastola Koop. E., Orioko Herri Ikastola Koop. E.). Gehienez bakoitzetik bat.
  • Jatorrizko ikastetxeak (Antoniano Ikastetxea, Orioko Herri Ikastola, Salbatore Mitxelena Ikastola). Gehienez bakoitzetik hiru.
  • Oteiza Lizeo Politeknikoko pertsonal dozente zein ez dozentea. Gehienez lau.
  • Oteiza Lizeo Politeknikoko guraso eta guraso ohien elkartea. Gehienez lau.
  • Fundazioaren helburuak betetzen lagundu dezaketen inguruko enpresa edo/eta erakunde publiko nahiz pribatuak. Gehienez bi.

Zaingo Batzordeko ondorengo izendapenak Zaingo Batzordeak berak egin edo onartuko ditu, aipatutako kolektiboak kontutan hartuz eta aipatutako kopuruak mantenduz.

11. ARTIKULUA. ZAINGO BATZORDEAREN AGINTEALDIA

Aurreko artikuluan aipatutako entitateak edo kolektiboak ordezkatzen dituzten Zaingo Batzordearen kideek, epe mugagabez beteko dute mandatu hau, kide bakoitzak dagokion entitatean edo kolektiboan kontseilari, administrari edo ordezkari kargua duen bitartean. Oteiza Lizeo Politeknikoko pertsonal dozente eta ez dozenteen kasuan agintaldia gehienez lau urtekoa izango da. Fundazioaren helburuak betetzen lagundu dezaketen inguruko enpresa edo/eta erakunde publiko nahiz pribatuen agintaldia gehienez lau urtekoa izango da. Adierazitako organoan bere funtzioak betetzeari utzi edo legeak ezarritako utzarazpen zioren (zergatia, arrazoia) batean eroriz gero, automatikoki ordezkatuak izango dira.

12. ARTIKULUA. ZAINGO BATZORDEKO KARGUAK

Fundazioaren Zaingo Batzordeak, bere kideen artean Lehendakaria, Lehendakariordea,  Lehendakaria ordezkatuko duena berau ez dagoenean, gaixotasunen bat duenean edo kargua bete gabe dagoenean hautatuko ditu. Era berean Idazkaria izendatuko du, derrigorrez Zaingo Batzordeko kidea izan behar ez duena.

13. ARTIKULUA. ZAINGO BATZORDEKO KIDEEN ORDEZKATZEA, KENTZEA ETA EGINKIZUNEZ GABETZEA

Legeak bere 16. artikuluan ezarritako arrazoi bat dela medio, Zaingo Batzordeko kideren baten ordezkatzea edo kentzea ematen bada, hutsune hauek betetzeko Estatutuen 10. artikuluan ezarritako prozedura berbera jarraituko da.
Epaileak Zaingo Batzordeko Kideak kargutik kendu ahal izango ditu beraien aurka erantzukizun akzio bat ezartzen denean, baldin eta akzio hori kargua legeak jasotako arduraz bete ez dutelako te baldin bada.

14. ARTIKULUA. ZAINGO BATZORDEAREN ESKUDUNTZA (Konpetentzia, Eskubide)

Fundazio honen Zaingo Batzordearen eskuduntza, Patronatuen ohiko eskuduntzetara hedatzen da, eta orokorrean, Fundazioaren goi gobernu, jardularitza eta ordezkaritzarekin zerikusia duen guztira.
Hala ere, organo honek bereak eta delegagarriak diren ahalmenak eskuordetu (delegatu) ditzake, kontuan izanda ezin izango direla ordezkotzan eman kontuen eta aurrekontuen onarpena, kudeaketa arruntetik gora dauden egintzak edo Babesletzaren baimena behar dutenak eta fundatzaileak edo estatutuek berariaz debekatutakoak.

15. ARTIKULUA. ZAINGO BATZORDEKO DEIALDIAK ETA AKORDIOEN EZTABAIDATZE ETA ONARPENA

  1. Bat. Fundazioaren Zaingo Batzordearen bileretarako deialdia, bilera-eguna baino gutxienez aste bete lehenago egingo du Bitoriano Gandiaga Fundazioko Lehendakariak.
  2. Baliozko akordioak hartu ahal izateko, Fundazioaren Zaingo Batzordeko kideen gehiengoak egon beharko du bileran.
  3. Zaingo Batzordearen akordioak, bertaratutakoen erabateko adostasunez hartuko dira.

16. ARTIKULUA. OTEIZ .LIZEO POLITEKNIKOKO BATZORDE ERAGILEA

Oteiza Lizeo Politeknikoa hezkuntza zentroko gestioa modu eraginkorrez aurrera eraman dadin, Zaingo Batzordeak gehienez bost kidez osatutako Batzorde Eragile bat sortuko du. Bertan Zaingo Batzordeko b), c) eta d) ataleko kideetariko bana egoteko aukera bermatuko da, nahiz eta ezinbesteko ez izan.
Batzorde Eragile hau izango da Oteiza Lizeo Politeknikoko ordezkaritza izango duena.
Batzorde Eragile honek ikastetxearen kudeaketan Oteiza Lizeo Politeknikoa osatzen duten kolektiboen parte hartzea bultzatuko du eta horretarako beharrezkoa den egitura sortu (Partaidetza-Batzordea).
Partaidetza-Batzordearen kideak Batzorde Eragilekoek eta Zaingo Batzordeak inplikaturiko taldeen proposamenetatik izendatzen direnak izango dira.

  • Oteiza Lizeo Politeknikoko gurasoak. Gehienez lau kide.
  • Oteiza Lizeo Politeknikoko langileak. Gehienez lau kide.
  • Oteiza Lizeo Politeknikoko ikasleak. Gehienez hiru kide.

17. ARTIKULUA. OTEIZA LIZEO POLITEKNIKOKO BATZORDE ERAGILEAREN ESKUDUNTZA

Oteiza Lizeo Politeknikoko Batzorde Eragilearen esku geratuko dira:

  • Oteiza Lizeo Politeknikoan garatuko den Hezkuntza Proiektua.
  • Hezkuntza Proiektu hori gauzatzeko beharrezkoak diren ordainketa, kontratazio zein erosketak egitea.
  • Hezkuntza Proiektu hori gauzatzeko beharrezkoak diren komunikazioak burutzea.
  • Fundazioak bere eskuetan utziko dituen ondasun eta eskubideak eraginkortasunez gestionatzea.
  • Hezkuntza proiektuarekin bat egiten duten kolektiboen parte hartzea ahalbidetzea.
  • Zaingo Batzordeak bere eskuetan jar ditzakeen beste guztiak.

Batzorde Eragileak bere kideen artean Lehendakaria eta Lehendakariordea, Lehendakaria ez dagoenean berau ordezkatuko duena, gaixotasunen bat duenean edo kargua bete gabe dagoenean - hautatuko ditu. Era berean Idazkaria izendatuko du, zein ezin baita Batzorde Eragileko kide izan.

18. ARTIKULUA. OTEIZA LIZEO POLITEKNIKOKO BATZORDE ERAGILEKO DEIALDIAK ETA AKORDIOEN EZTABAIDATZE ETA ONARPENA

  1. Oteiza Lizeo Politeknikoko Batzorde Eragilearen bileretarako deialdia, bilera-eguna baino gutxienez 48 ordu lehenago egingo du Oteiza Lizeo Politeknikoko Lehendakariak.
  2. Baliozko akordioak hartu ahal izateko, Batzorde Eragilearen kideen gehiengoa beharko da bileran bertaratuta.
  3. Oteiza Lizeo Politeknikoko Batzorde Eragilearen zein bere Funtzionamendu organo guztien akordioak bertaratutakoen erabateko adostasunez hartuko dira.
  4. Akordioak hartzeko tresna edo prozedura modura bertaratutakoen bozketa erabiltzea onartuko da , ekintza zehatzen diseinuan edo/eta garapenean adostasunik ez dagoenean eta bertaratutakoak kideen hiru laurdenak baino gehiago direnean.
  5. Inoiz ez da onartuko akordioak bozketaz hartzea Sortzaileren bat, Jatorrizko ikastetxeren bat edo Oteiza Lizeo Politeknikoa osatzen duten kolektiboren bat galtzaile edo kaltetua sentitzen bada.
  6. Ekintza zehatzen diseinu edo garapen bezala zer ulertu behar den argitzeko puntuak:
    • Gaiak ez ditu ukituko Fundazioaren helburuen aldaketa osoa zein partziala, ez eta jarduera nagusiaren aldaketa osoa zein partziala.
    • Planteatzen diren ekintzekin lortu behar diren helburuetan bertaratutakoen erabateko adostasuna izatea.
    • Bozkatzera aurkezten diren ekintzen nondik norakoak eta ondorioak erabateko adostasunean egotea.
  7. Akordio batera ez iristeak kalte handiagoa ekar lezakeenean, Zaingo Batzordeak erabakiko du bozketa egitea egokia izan litekeen ala ez.

19. ARTIKULUA. ZUZENDARITZA

Bitoriano Gandiaga Fundazioko Zaingo Batzordeak Fundazioaren helburuen garapenerako jarduerak koordinatzeko eta kudeatzeko ,bertan parte hartzen duten kolektiboen sentsibilitateak bateratuko dituen Zuzendaritza kolegiatu bat izendatuko du.
Honen aukeraketa, Zaingo Batzordean gauzatuko dena, Batzorde Eragilearen proposamenak kontuan hartuz egingo da.

IV. KAPITULUA: ERAENTZA (Erregimen) EKONOMIKOA

20. ARTIKULUA. ONDAREZKO DIRU-IZENDAPENA

Fundazioaren ondarezko diru-ezarpena horrela dago osatua:

  • Sortzaileek egindako edo hitzartutako ondarezko ekarpenez.
  • Ondoren jaso edo eskuratu diren eta Fundazioaren ondarea gehitzera bideratuak dauden kantitateez.

21. ARTIKULUA. ONDAREA

Fundazioaren ondarea, ekonomikoki baliagarriak diren edozein motatako ondasun edo eskubidez osatua egon daiteke.

22. ARTIKULUA. BALIABIDEAK

Fundazioaren helburuak lortzeko behar diren baliabide ekonomikoak, ondorengo bide hauetatik lortuko dira:

  • Berezko kapitalaren errenta
  • Gainontzeko ondasunen fruitu zein errentak
  • Mota guztietako pertsona fisiko zein juridikoengandik hartzen diren ekarpen, subentzio, dohaintza, herentzia edo legatuak.

23. ARTIKULUA. SARREREN NORAKOA ETA ADMINISTRAZIO GASTUAK

  1. Fundazioaren ondasun eta errentak modu zuzen eta berehalakoan beren helburuak gauzatzera lotuak egongo dira.
  2. Fundazioak bere objektuari dagozkion jarduerak aldizkakotasun jakin batez antolatuko ditu. Horretarako, zerbitzuen urteko plangintza egin eta berauen betetze modua eta adjudikazioa onartuko direlarik.
  3. Fundazioak bere helburuen egikaritzarako, gutxienez, errenta garbien eta beste edozein kontzepturen arabera jasotako sarreren % 70a zuzenduko du jaso direnetik hiru urteko epean eta dagozkien zergak kendu ondoren.

Eraketa momentuan edo ondoren egin diren ondare hornidura, izaerako ekarpenak, betebehar honetatik salbuetsita (kanpo utzi) gelditzen dira.
Gainontzeko sarrerak fundazio zuzkidura gehitzera zuzenduko dira, administrazio gastuak kendu ondoren. Azken hauek ezingo dute %20a gainditu, Fundazioak, arrazoituz egindako eskaeren ondorioz, Babesletzak baimena ematen duen kasuetan izan ezik. Hau guztia, indarrean dauden lege eta arautegi mailako xedapenen arabera.

24. ARTIKULUA. AURREKONTUAK

  1. Bat. Zaingo Batzordeak urteko ekitaldiaren sarrera eta gastuen aurrekontuak onartuko ditu.
  2. Bi. Sarreren aurrekontuak, beti ere irizpide zuhurrez kalkulatuz, Fundazioaren ondasunek ekoiztea (sortaraztea) aurreikusita dagoen errendimenduen erlazioa eta 21. c) artikuluan adierazitako kontzeptuengatiko sarrerak barneratuko ditu.
  3. Hiru. Gastuen aurrekontuak, ekitaldian egingo direnen aurreikuspena barneratuko du, eta hauen artean, gutxienez, ondarean balio galera edo galtzeari dagozkion mantentze eta amortizazio gastuak, giza baliabide eta administrazio gastuak eta jarduketa egitarauaren arabera Fundazioaren helburuak lortzeko erabili behar diren kopuruak.
  4. Lau. Ekitaldian bertan agertzen diren beharrei aurrekontua egokitzeko beharrezko edo komenigarriak diren aldaketak egin ahal izango dira.

25. ARTIKULUA. KONTUAK EMATEA

Zaingo Batzordeak kudeaketa Fundazioaren helburuen arabera burutu duela ziurtatu beharko du. Horretarako, Euskal Herriko Fundazioen Legeko 27. artikuluan esaten dena hartu beharko da kontuan.

26. ARTIKULUA. ONDAREAREN INBERTSIOA

  1. Fundazioaren ondarea errentagarritasun handiena lortzeko modurik egokienean inbertituko da, beti ere, estatutuetan ezarritako hitzarmen edo Fundazioaren baliabide ekarpenak egin dituztenekin hartutako akordioak, indarrean baldin badaude, errespetatuz.
  2. Fundazioak, edozein momentutan eta behar den guztietan, bere ondarearekin egindako inbertsioetan ekonomia-egoeraren arabera egokiak edo beharrezkoak diren aldaketak egin ahal izango ditu, benetako balioa jaitsi ez dadin saihesteko.
  3. Fundazioaren ondarean dauden titulu-balioen jaulkitzaile diren sozietateek beraien akziodunei lehentasunezko izenpetze eskubideak emanez kapital soziala handitzen dutenean, handitze hori adierazten duten akzioak izenpetu edo izenpetzeko eskubidea saltzea erabaki dezake Fundazioak

Edonola ere, Fundazioak kapital handitze horietan parte har dezake, nahiz eta sozietate jaulkitzaileak beste ondare-ekarpen osagarri bat galdatu (eskatu, erreklamatu, exijitu)

27. ARTIKULUA. ENPRESA-JARDUERAK

Fundazioak, helburuekin bat datorrenean edo helburuen esanetara dagoenean, merkataritzako edo industriako jarduerak egin ahal izango ditu bere kabuz.
Merkataritzako edo industriako jarduerak baltzuen bitartez egiten baditu, hauek bazkideen erantzukizun mugatukoak izan beharko dute.

V. KAPITULUA: ESTATUTUEN ALDAKETA ETA AMAITZEA

28. ARTIKULUA. ESTATUTUEN ALDAKETA

Fundazioaren Zaingo Batzordeak, 7. artikuluan ezarritako helburua errespetatuz, Fundazioaren Estatutuen aldaketa erabaki ahal izango du.

29. ARTIKULUA. IRAUNGIPENA (Amaitzea)

  1. Fundazioaren Zaingo Batzordeak Fundazioaren iraungipena erabaki dezake, dagozkion ondorioetarako Babesletzara bidaliz.
  2. Fundazioaren kitapena (likidazioa) egin ondoren gelditzen diren ondasun eta eskubideak Zarauzko Anai Txikerren Ordenako San Juan Bautista komentuaren eskuetara itzuliko dira.