Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektutatik bat Oteitza Politeknikoak aurkeztutakoa izan da.

Zehazki, honako hauek izan dira onartutako ekimenak

  • Fabrikazio mekanikoa 4.0. Etorkizuneko industriari erantzunez. Proiektu hau Oteitza Lizeo Politeknikoak aurkeztu du eta honako ikastetxe hauek ere parte hartzen dute: Salesianos Deusto, PI Txorierri, La Salle Berrozpe, La Salle Santo Ángel, ITM Miranda, Irungo La Salle, Zulaibar eta HETEL
  • Robotikako espezializazioa balio teknologiko handiko enpreseran. Proiektu hau Bilboko Salesianos Deustok aurkeztu du eta PI Txorierri eta Somorrostro ikastetxeek ere parte hartzen dute
  • BucoviA: bullying eta Covid 19ak eragindako estres psikologikoko kasuak prebenitzeko adimen artifiziala. Proiektu hau Donostiako Nazaret zentroak aurkeztu du

Eskerrak ematen dizkiogu Bankia Dualiza Fundazioari (https://www.dualizabankia.com/) eta FP Empresari (https://fpempresa.net/) finanziazioagatik eta emandako babesagatik.